190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 96. artikuluan. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2021eko ekainaren 7ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza horretako 96. artikuluaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (2021/06/21), eta epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu. Beraz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da eta argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin.

Muetzen, 2021eko uztailaren 29an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111838