190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan
2. poligonoko 976. lurzatirako. Araudia

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren 23E/2020 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa bat Arroizko Udal Planeko hirigintzako determinazio egituratzaileetan Arroizko 2. poligonoko 976. lurzatirako, Jesús Echeverría Garcíak sustatua. Foru agindu hori 2020ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean.

Hala eta guztiz ere, hutsegitez, onetsiriko aldaketa ez zen argitaratu bere garaian; hori dela eta, argitara ematen da, eta akats hori hala zuzentzen, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arroitzen, 2021eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111942