190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Zubielkiko 78B lurzatian. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2021eko uztailaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Zubielkiko 78B lurzatirako, Lopez Lobera eta Echavarri Aedo teknikariek idatzia eta Leonardo Oroquieta Arayak sustatua. Haren xedea da biltegitako nabe bat egiteko lerrokadurak eta gehieneko okupazioa zehaztea.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hau eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2021eko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111900