190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa Arbeitzako 86. lurzatian. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2021eko uztailaren 14an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Arbeitzako 86. lurzatian, Ros Zuasti teknikariak idatzia eta María Rosa Posada Barcenak sustatua, espazio publikoa zati batean okupatzeko, goragailu bat paratu ahal izateko.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hau eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2021eko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111899