190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Allingo Erregistro Zibilean ezkontza zibilaren 1/2021 espedientea tramitaturik eta hura 2021eko abuztuaren 16an udal egoitzetan egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Eduardo Martinicorena Mortalek jarraian jasotzen den erabakia eman zuen, Alkatetzaren ebazpen baten bidez. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat. Hona:

Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi Rakel Ruiz Armendariz eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu aipatu ebazpena sinatzen denetik.

Bigarrena.–Ezkontza zibil hori udal egoitzetan egiteko baimena ematea, 2021eko abuztuaren 16an.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta interesdunei jakinaraztea.

Amillaon, 2021eko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2111844