190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizial lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa. Izendapena

Vianako Udalaren zerbitzuan funtzionarioen araubidean aritzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2021eko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean), Vianako Udalak, Alkatetzaren 2021eko uztailaren 27ko 454/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Amale Echeverría Larumbe izendatzea, hura baita puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Vianan, 2021eko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2111691