190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, gizarte-langile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

2021eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 22an, argitaratu zen deialdia, Castejongo Udalean aritzeko gizarte-langile lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Aipatu oposizio-lehiaketako kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena igorri du, gainditu duten izangaiek ateratako puntuazioak ikusirik, eta Susana Gutiérrez Perello izendatzeko proposamena egin du, berak atera baitu guztirako puntuaziorik handiena.

Halaber, aipatu kalifikazio epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eratzeko hurrengo proposamena egin du, enplegu poltsa bat eratzeko. Izan ere, zerrenda horrek indarra duen bitartean behar diren kontratazioetarako erabiliko da. Indarraldia, hain zuzen, urtebetekoa izanen da, baina lau urtez luza daiteke.

Ordena zk. Izangaia

1

44645079D

23

41,63

5,11

69,74

2

78745057A

22,5

30,09

9,05

61,64

Deialdiaren 7. oinarriko baldintzetan ezarritakoari jarraituz, erabaki da:

Lehenbizikoa.–Onestea Susana Gutiérrez Perelloren alde kalifikazio epaimahaiak egin duen izendapen proposamena, lehen aipatu baita.

Bigarrena.–Onestea probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eratzeko proposamena, kontratazioetarako enplegu poltsa bat eratzeko. Izan ere, zerrenda horrek indarra duen bitartean behar diren kontratazioetarako erabiliko da. Indarraldia, hain zuzen, urtebetekoa izanen da, baina lau urtez luza daiteke.

Hirugarrena.–Adieraztea ezen, deialdiaren 7.2 oinarriaren arabera, Susana Gutiérrez Perellok aurkeztu beharko duela Castejongo Udaleko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean, dokumentazio hau:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

–Deialdiaren 2. apartatuan eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

–B motako gidabaimenaren fotokopia.

–Osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

–Zinpeko edo zinezko deklarazio bat, adierazteko ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

–Zin egin edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Laugarrena.–Ohartaraztea Susana Gutiérrez Perellori, deialdiaren 7.3 oinarriaren arabera, aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen dela izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko direla, deustan ukatu gabe bere eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna.

Bosgarrena.–Agintzea ebazpen hau hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.

Castejonen, 2021eko uztailaren 28an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2111826