190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

168E/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez LTD lizentzia bat esleitzen baitzaio, Tafallako barrutirako, Ibáñez Navarro LM y Donázar Hernández J enpresari.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 43E/2021 Foru Aginduaren bidez, lehiaketa publiko bat onetsi zen lurreko telebista digitaleko (LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako hamaika lizentzia emateko.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 24ko 113E/2021 Foru Aginduaren bidez, partzialki aldatu zen balorazio mahaiaren osaera aipatutako lehiaketa publikorako, hau da, lurreko telebista digitaleko (LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako hamaika lizentzia emateko lehiaketarako.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak maiatzaren 27an emandako 117E/2021 Foru Aginduaren bidez, martxoaren 10eko 43E/2021 Foru Aginduan atzemandako akats bat zuzendu zen.

Lehiaketan, merkataritzako enpresa bakarra aurkeztu zen Lizarrako barrutirako, Marjai Visión y Tech SL izenekoa, hain zuzen. Tafallako barrutirako, berriz, Ibáñez Navarro LM y Donázar Hernández J enpresa eta Marjai Visión y Tech SL enpresa aurkeztu ziren. Tuterako barrutirako, Comunicaciones del Ebro en Prensa y Radio SL. Azkenik, Marjai Visión y Tech SL izanda da Zangozako barrutirako aurkeztu den bakarra.

Dokumentazio administratiboa azterturik, balorazio mahaiak erabaki zuen eskaera guztiak onartzea; baina memoria ekonomikoak begiratu ondoren, Marjai Visión y Tech SL enpresak Zangozako barrutirako aurkeztutako eskaintza ez onartzea erabaki zuen.

Gero, aurkeztutako eskaintzak ebaluatu ziren lehiaketako oinarrietan ezarritako balorazio eta ponderazio irizpideen arabera, eta honako puntuazio hauek eman ziren:

–Lizarrako barrutia:

• Marjai Visión y Tech SL.

15 puntu telebista eskaintzaren balorazioan.

–Tafallako barrutia:

• Ibáñez Navarro LM y Donázar Hernández J

37,39 puntu telebista eskaintzaren balorazioan.

19 puntu ezaugarri teknikoen balorazioan.

Puntuazioa, guztira, 56,39 puntukoa da.

• Marjai Visión y Tech SL.

15 puntu telebista eskaintzaren balorazioan.

–Tuterako barrutia:

• Comunicaciones del Ebro en Prensa y Radio SL.

10,3 puntu telebista eskaintzaren balorazioan.

Ibáñez Navarro LM y Donázar Hernández J enpresak bakarrik gainditu zuenez oinarrietan telebista eskaintzaren atalerako ezarritako gutxienekoa, bat etorriz 17. oinarrian ezarritakoarekin, balorazio mahaiak eskaera bidali zion lizitatzaileari, eskatutako dokumentazio administratiboa erregistratzeko eta lehiaketaren azken ebazpen proposamena eman ahal izateko. Horri erantzuteko, Ibáñez Navarro LM y Donázar Hernández J enpresak eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.

2021eko uztailaren 19an, balorazio mahaiak bukatutzat eman zuen bere lana, eta lizentzia bat emateko proposamena egin zuen, Tafallako barrutirako, Ibáñez Navarro LM y Donázar Hernández J enpresaren alde, eta eskatu zuen eman gabe uzteko gainerako lizentziak.

Ikusirik balorazio mahaiak, 2021eko uztailaren 19an, lehiaketa ebazteko egindako proposamena, zeina Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren uztailaren 19ko txostenaren bidez eman baita, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateari buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuan ezarritakoarekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak emandako eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Lurreko telebista digitaleko (LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentzia bat ematea, Tafallako barrutirako, Ibáñez Navarro LM y Donázar Hernández J sozietateari.

2. Dokumentu administratibo batean formalizatuko da lizentzia. Hartan, lizitatzaileak eskaeran bere gain hartu zituen konpromisoak jasoko dira, harentzat nahitaez bete beharrekoak izanen baitira.

3. Ibáñez Navarro LM y Donázar Hernández J enpresa behartuta dago ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen eta telekomunikazioen arloan indarra duen araudia betetzera. Bere eskaeran hartutako konpromisoak bete beharko ditu, baita zerbitzua emateko beharkizunak eta baldintzak ere, eta bereziki Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 43E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsitako lehiaketa publikoa arautzen duten oinarrietako 7.1 atalean adierazten direnak, funtsezkotzat jotzen baitira.

4. Esleitutako lizentziak beteko du, ezaugarri teknikoei dagokienez, ekainaren 21eko 391/2019 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Lurreko Telebista Digitalaren Plan Teknikoan ezarritakoa. Ibáñez Navarro LM y Donázar Hernández J enpresak sei hilabeteko epea du, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, emisioak hasteko edo, bestela, Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Atalean justifikatzeko emisio horiek hasteko izapide guztiak egin dituela Estatuko Administrazio Orokorrean.

5. Gainerako lizentziak eman gabe uztea.

6. Aurkeztutako gainerako eskaerak ezestea; horrenbestez, ez dute lizentziarik lortu. Lizarrako barrutirako, Marjai Visión y Tech SLk aurkeztutakoa; Tuterako barrutirako, Comunicaciones del Ebro en Prensa y Radio SLk aurkeztutakoa; Tafallako barrutirako, Marjai Visión y Tech SLrena; eta Zangozako barrutirako, Marjai Visión y Tech SLk aurkeztutakoa.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

8. Foru agindu hau jakinaraztea lehiaketan interesa duten pertsona fisiko eta juridiko guztiei, eta igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira, Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioko Irrati Espektroa Planifikatu eta Kudeatzeko Zuzendariordetza Nagusira, Nafarroako Telekomunikazioen Ikuskapenerako Probintziako Burutzara, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura.

9. Foru agindu honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko uztailaren 23an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2111597