19. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Jarduera-lizentziaren eskaera

Nafarroako Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa betez, jarraian adierazten den espedientea hamabost egunez jendaurrean jarriko dela jakinarazten da. Aipatu espedientea udal-bulegoetan egongo da ikusgai, jardueraren eraginpean daudela uste dutenek egoki irizten dituzten ohar eta alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

–Jarduera Sailkatuak: NIBEHFL 5 eranskina.

Jarduera: Aluminioa trefilatzea eta aluminiozko txatarra birziklatzeko galdaketa.

Sustatzailea: Manfisa Wire SL.

Kokalekua: Irurtzungo 2. poligonoko 547. partzela, INASAko HJPBko 1.8, 1.9 eta 1.10 partzelak izango direnak barne.

Irurtzunen, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Aitor Larraza Ca-rera.

Iragarkiaren kodea: L2100748