186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

157C/2021 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Uharteko EIS Ilundain Empresa de Inserción SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Uharteko EIS Ilundain Empresa de Inserción SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31101882012021). Erregistro honetan 2021eko maiatzaren 21ean sartu zen, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko maiatzaren 18an izenpetu zuten, eta 2021eko maiatzaren 27an zuzendu zen, betiere Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 5ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Uharteko EIS Ilundain Empresa de Inserción SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2110892