186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

155C/2021 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Grupodesa Fasteners SAU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak (Orkoien eta Elkanoko lantokietakoak) 2021erako berrikusteari buruzko akordioa.

Aztertu da Grupodesa Fasteners SAU enpresaren Orkoiengo eta Elkanoko lantokietarako hitzarmen kolektiboko soldatak 2021ean berrikusteari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31101332012017), erregistro honetan 2021eko maiatzaren 24an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko urtarrilaren 27an izenpeturik, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoarekin eta Hitzarmen kolektiboen, laneko akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 5ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Grupodesa Fasteners SAU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2021erako berrikuspena Orkoiengo eta Elkanoko lantokietarako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2110890