186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an, 1/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Corellan, 2021eko uztailaren 29an.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

1/2021 aurrekontu-aldaketa

Aparteko kreditua

6. kapitulua: 69.422,87 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 69.422,87 euro.

Iragarkiaren kodea: L2111829