186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena. Kreditu-gehigarria. Birziklatzea hobetzeko kanpainak

Batzar Orokorrak 2021eko ekainaren 14an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zen kreditu-gehigarriaren espedientea, 226.000 eurokoa, aurre egiteko egindako gastuen igoerari Mairagako Mankomunitateko hondakinen ataleko birziklatzea hobetzeko kanpainetan.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2021eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 29an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 226.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 216.000 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 10.000 euro.

Tafallan, 2021eko uztailaren 26an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2111632