186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, 1. eremuko 1-85 eta 1-86 lurzatietan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko uztailaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Noaingo 1. eremuko 1-85 eta 1-86 lurzatietatarako, Luis Zabaleta Aranaldek sustatua.

Bigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei eta Iruñerriko Mankomunitateari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintzako araudiarekin batera. Orobat, lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den Nafarroako Gobernuko departamentura igorriko da behin betiko onespenaren erabakiaren komunikazioa, bai eta espediente osoaren kopia bat ere formatu digitalean, bat etorriz urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuan xedatutakoarekin, aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea Luis Zabaleta Aranalde sustatzaileari.

Laugarrena.–Alkate Udalburuari ahalmena ematea beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekiena betearazteko.

Noainen, 2021eko uztailaren 14an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111516