186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2021eko uztailaren 29an egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean 2/2021 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, Joan Paulo II.aren parkean hormigoi inprimatuzko pasabideak gauzatzeko inbertsioa finantzatzeko, 55.000,00 euroko zenbatekoarekin; aparteko kreditu baten bidez ordainduko da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iragaten bada alegaziorik jaso gabe, behin betikoa bilakatuko da 2/2021 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2021eko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2111904