186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2021eko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena.

Lesakako Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren ondorengo aldaketak:

-Kontu-hartzailetza-diruzaintza plaza (B maila) aktibo egoerara igaroko da plaza hori beteta geratu delako Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emandako 55/2021 Ebazpenaren bidez, martxoaren 24koa, zeinaren bidez ebazten baita deialdi hau: Nafarroako toki-erakundeetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.

–A mailako kontu-hartzaile lanpostua sortu.

Onetsitako plantillaren aldaketak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez badago, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.

Lesakan, 2021eko abuztuaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2111974