186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2021eko ekainaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko plantilla organikoan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lerinen, 2021eko ekainaren 30ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2111890