186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Auzo Zaharreko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean. Behin betiko onespena. Araudia

Uharteko Udalak, 1988ko azaroaren 30ean, aldaketa bat izapidetu eta behin betiko onetsi zuen Auzo Zaharreko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean. Hura 1988ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean.

Argitara ematen da aipatu espedienteari dagokion araudia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan.

Uharten, 2021eko uztailaren 7an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111589