186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAGUE

Aldaketa, bide sarearen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Etxagueko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko ekainaren 4an, onetsi zuen Etxagueko bide sarearen erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Gure herri-bide eta herri-lurren gainean betidanik izan den erabilera okerra eta abusua ikusita, eta ordenantza egin ondoren eta gure bideetako sarreretan igarotzea debekatzeko kartelak jarri ondoren izan dugun eragin urria edo hutsala ikusita, ibilgailu motordunak baimenik gabe igarotzeari buruzko neurri murriztaileak aldatu eta gogortu behar ditugu.

Espero dugu bideak errespetuz erabiltzea eta ibiltari, txirrindulari, fauna eta abereentzat gozamen eta lasaitasun handiagoa lortzea.

Etxaguen, 2021eko uztailaren 16an.–Kontzejuko burua, Nieves Recalde Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2111529