186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2021eko abuztuaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Cascanten, 2021eko abuztuaren 3an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2111997