186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Xehetasun-azterketa S3 sektorean, 2. poligonoko 598. lurzatian. Behin betiko onespena

Bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Arroizko Udalak, 2021eko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat 2. poligonoko 598. lurzatirako, Arroizko Udal Planeko AR-2 banaketa eremuko S3 sektorean, Conservas Iturri SLk sustatua. Azterketa hori Alkatetzaren maiatzaren 28ko 82/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez, zeina 2021eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ekainaren 17an.

Jendaurreko aldia iragan da inork haren aurkako alegaziorik edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Arroitzen, 2021eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111527