184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Hiri-jarduketarako plan berezia, UCA 51-D unitatean.
Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, 2021eko maiatzaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea Alesbesko arau subsidiarioetako UCA-51D unitatearen hiri-jarduketarako plan berezia, espedienteari jarraituz.

Bigarrena.–Espedientearen kopia bat igortzea Lurralde Antolamenduko Departamentura, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4. artikuluan xedatuarekin.

Hirugarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 79.1. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Alesbesen, 2021eko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111331