184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Jaizko udal-mugartetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetza honi dagozkion eginkizunak David Anocibar Ilzarbe zinegotziaren esku uztea 2021eko uztailaren 31n, ezkontza zibil bat egiteko.

Bigarrena.–Eskuordetze hau aipatu zinegotziari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Eskuordetze honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.

Laugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jaitzen, 2021eko uztailaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2111695