184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2021eko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2111326