184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 551. eta 541. lurzatietan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-JUL-21 (7/CU).

Katastroko 2. poligonoko 551. eta 541. lurzatien hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentuaren hasierako onespena (JOB 21-12-2020 (4/US) jendaurrean egon den epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan delarik; ikusirik Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuaren 2021eko urtarrilaren 26ko txostena, Iruñerriko Mankomunitatearen 2021eko otsailaren 8ko txostena eta Abizazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko apirilaren 7koa, 2021eko apirilaren 7ko sarrera-eguna baitu; ikusirik, orobat, Promelsan SLk 2021eko apirilaren 8an aurkeztutako dokumentua (bertan biltzen dira txosten sektorialetako gogoetak), bai eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2021eko apirilaren 9ko txostena ere; ikusirik 2021eko apirilaren 15eko osoko bilkurako idazkariaren txostena eta egun bereko osoko bilkuraren erabakia, Promelsan SLk hari erantzuneko 2021eko maiatzaren 11n eta ekainaren 4an aurkeztutako dokumentuak eta Hirigintzako kudeatzailearen ondokoaren txostena, 2021eko ekainaren 18koa; bada, horiek horrela, erabakitzen da:

1. Behin betiko onestea “Hiri-jarduketarako plan berezia, katastroko 2. poligonoko 551. eta 541. lurzatietan, aprobetxamendua handitzeko eta hirigintzako berrantolamendurako” izeneko dokumentua, 2021eko ekainaren 4an izapidetzeko aurkeztua eta Promelsan SLk sustatua.

2. Sustatzaileari oroitaraztea ezen erabaki hau hartu eta hilabeteko epean Iruñeko Udalari ordaindu beharko dizkiola zuzkidura-jarduketari lotutako lagapen-betebeharrak (aprobetxamenduaren %10 eta zuzkidura eta zerbitzuetarako espazioen monetizazioa), onetsitako dokumentuan jasota daudenak.

3. Igor bedi erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, Planeamenduaren Erregistroan sartzeko, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

4. Erabaki hau Promelsan SLri jakinaraztea.»

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111244