184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, aldatzeko hirigintzako araudi partikularreko 6. artikulua, UC5 unitateari dagokiona.
Behin betiko onespena

2021eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 28an, iragarkia argitaratu zen hiri-jarduketarako plan berezi bat hasiera batez onesteko erabakiari buruz, zeinaren xedea baita aldatzea Hirigintzako Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudi partikularreko 6-2 artikulua, gutxieneko lurzatiaren araubideari buruzkoa. Jendaurreko epean ez duenez inork alegaziorik aurkeztu, Erriberriko Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki du behin betiko onestea aipatu plan berezia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erriberrin, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111332