184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kanpoan izanen naizenez, oporrak direla-eta, abuztuaren 2tik 15era bitarte, eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan ezarritakoa (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), honako honen bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alkatearen eginkizunak Francisco Javier Beraza Lanz zinegotziaren esku uztea abuztuaren 2tik 8ra bitarte, biak barne.

Bigarrena.–Alkatearen eginkizunak Borja Martinez de Ordoñana Lanz zinegotziaren esku uztea abuztuaren 9tik 15era bitarte, biak barne.

Hirugarrena.–Dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Iturmendin, 2021eko uztailaren 23an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2111677