184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 610. lurzatian.
Behin betiko onespena

Iturmendiko 2. poligonoko 610. lurzatiaren xehetasun-azterketaren hasierako onespena 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko martxoaren 25ekoan, argitaratu zen, bai eta Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen ere. Jendaurrean egoteko epea iragan da horren inguruan inolako alegaziorik aurkeztu gabe.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin, Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen, aho batez, Eduardo Echeverri Tapia Javier arkitektoaren “Egungo eraikuntza zaharberritzea etxebizitza berria egiteko” proiektuaren kariaz egindako xehetasun-azterketari buruzko dokumentua, 610-2 lurzatiari dagokiona. Sustatzailea M.ª Mercedes López de Goikoetxea da.

Iturmendin, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111573