184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 517. lurzatian.
Behin betiko onespena

Iturmendiko 2. poligonoko 517. lurzatiaren xehetasun-azterketaren hasierako onespena 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko apirilaren 22koan, argitaratu zen, bai eta Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen ere.

Jendaurrean egoteko epea horren inguruan inolako alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin, Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen, aho batez, Beatriz Caballero Zubia, Iraida Perez Cela eta Eduardo Echeverri Tapia Javier arkitektoek idatzitako xehetasun-azterketari buruzko dokumentua, 517-2 lurzatiari dagokiona eta udal honetan 55. zenbakiarekin erregistratua. Sustatzailea Eduardo Goikoetxea Galartza da.

Iturmendin, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111572