184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea, Sardilla industrialdeko urbanizazio obretarako (I. fasea)

Funesko Udalak, 2021eko uztailaren 23an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ezartzeko eta arautzeko espedientea, Sardilla industrialdeko urbanizaziorako (I. fasea): transformazio zentro bat instalatzea, hura elikatzeko lurpeko linearekin, eta argiteria publikoa instalatzea.

Aipatutako erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun izan daitezkeenek egin ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak eta aukera izan dezaten zergadunen administrazio elkarte bat eratzeko, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezarritakoarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2021eko uztailaren 26an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2111661