184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65E/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako I+G+b arloko Aholku Kontseiluko kideak.

Zientzia eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legeak sortu du, bere 15. artikuluan, Nafarroako I+G+b arloko Aholku Kontseilua, I+G+b arloarekin lotutako aferetarako partaidetza eta aholkularitzako kide anitzeko organo gisa.

Arau horren arabera, Nafarroako Gobernuan I+G+b arloan eskuduna den departamentuari atxikirik egonen da kontseilu hori.

Arau horren 17. artikuluan, honela zehazten da Nafarroako I+G+b arloko Aholku Kontseiluaren osaera:

a) Nafarroan diharduten unibertsitateetako bakoitzak proposatutako pertsona bat.

b) Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren arlo bakoitzeko pertsona bat, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileek proposaturik.

c) Zientzia, teknologia eta berrikuntza planean ezarritako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren arlo bakoitzeko pertsona bat, I+G+b arloan nazioarteko izen ona eta sinesgarritasuna dituena, ahal dela arlo teknologiko horretan puntakoa den herrialde batean aritzen dena. I+G+b arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak proposatuko du.

d) Nafarroako Gobernuan I+G+b arloan eskuduna den departamentuko pertsona bat.

e) Nafarroako Gobernuan kanpo ekintzaren arloan eskuduna den departamentuko pertsona bat.

f) Nafarroako Gobernuan osasun arloan eskuduna den departamentuko pertsona bat.

g) Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileen koordinatzaileak izendatutako pertsona bat.

h) Nafarroako Gobernuan I+G+b arloan eskuduna den departamentuko funtzionarioen artean izendatutako pertsona bat, kontseiluko idazkari lanak beteko dituena, hitzarekin baina botorik gabe.

i) Pertsona bana Nafarroan kokatuta egon eta aurreko urtean foru lurraldean I+G+b arloko inbertsioaren liderrak izan diren hiru enpresak ordezkatzeko.

j) I+G+b sektoreko langileen bi ordezkari, langileek izendatuak.

Ohartarazten da ezen, kontseilu horretako kideak izendatzerakoan, ahaleginak eginen direla emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izan dadin, halako moduz non sexu bakoitzeko pertsonek ez duten gaindituko ehuneko 60ko muga eta ez diren izanen guztizkoaren ehuneko 40 baino gutxiago.

17. artikuluan zehazten da, bestalde, I+G+b arloan eskuduna den departamentuaren titularrari dagokiola I+G+b arloko Aholku Kontseilua osatuko duten pertsonak izendatzea.

Horregatik guztiagatik, eta bat etorriz Zientzia eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 42. artikuluan ezarritakoarekin.

AGINTZEN DUT:

Lehenbizikoa: Honako hauek izendatzea Nafarroako I+G+b arloko Aholku Kontseiluko kide:

a) Nafarroan diharduten unibertsitateetako bakoitzeko pertsona bat.

Ramón Gonzalo García jauna, NUPetik.

Iciar Astiasarán Anchía andrea, Nafarroako Unibertsitatetik.

b) Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren arlo bakoitzeko pertsona bat, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileek proposaturik.

Ricardo Bueno Zabalo jauna.

Jorge Jordana Butticaz jauna.

Joseba Mikel Lasa Morán jauna.

Victoria Aranda Calleja andrea.

Lourdes Plana Bellido andrea.

Amaya Muruzabal Muruzabal andrea.

c) Zientzia, teknologia eta berrikuntza planean ezarritako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren arlo bakoitzeko pertsona bat, I+G+b arloan nazioarteko izen ona eta sinesgarritasuna dituena, ahal dela arlo teknologiko horretan puntakoa den herrialde batean aritzen dena eta I+G+b arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak proposatu duena.

Javier Tejada Palacios jauna.

Nuria Oliver Ramírez andrea.

Oscar Antonio Llorca Blanco jauna.

Teresa Riesgo Alcaide andrea.

Daniel Innerarity Grau jauna.

d) Nafarroako Gobernuan I+G+b arloan eskuduna den departamentuko pertsona bat.

Juan Cruz Cigudosa García jauna.

e) Nafarroako Gobernuan kanpo ekintzaren arloan eskuduna den departamentuko pertsona bat.

Sergio Pérez García jauna.

f) Nafarroako Gobernuan osasun arloan eskuduna den departamentuko pertsona bat.

Idoia de Gaminde Inda andrea.

g) Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileen koordinatzaileak izendatutako pertsona bat.

Juan Ramón de la Torre Fernández jauna.

h) Nafarroako Gobernuan I+G+b arloan eskuduna den departamentuko funtzionarioen artean izendatutako pertsona bat, kontseiluko idazkari lanak beteko dituena, hitzarekin baina botorik gabe.

Juan Jesús Jaurrieta Galdiano jauna.

i) Pertsona bana Nafarroan kokatuta egon eta aurreko urtean foru lurraldean I+G+b arloko inbertsioaren liderrak izan diren hiru enpresak ordezkatzeko.

José Ángel Arrarás Ilundain jauna, Viscofan enpresatik.

Lucía París Bajos andrea, Siemens Gamesa enpresatik.

Jorge Moreno Virto jauna, Florette enpresatik.

Bigarrena: Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, interesdunei jakinaraztea eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko I+G+B Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 22an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2111566