184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, erizain lanpostu 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, San Francisco de Asís udal patronaturako. Izendapen proposamena

Erizain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak David Yanguas Ortega izendatzeko proposamena egin du, bera izan baita bigarren puntuaziorik handiena lortu duen izangaia, lehenak lanpostuari uko egin baitio.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia argitaratu zen 2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cintruenigon, 2021eko ekainaren 16an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

PROPOSATUTAKO IZANGAIEN ZERRENDA

David Yanguas Ortega

Iragarkiaren kodea: L2111571