184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 28ko 2073/2021 Ebazpenaren argitalpenarena. Ebazpen horren bidez, batetik, betearazten da uztailaren 13ko 00198/2021 Epaia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandakoa, eta, bestetik, aldatzen da abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren I. eranskineko 2.1 atala. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen horren bitartez, hautapen prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Ebazpen hori 2021eko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3koan. Oharturik akats bat dagoela, eranskina falta baita, ondotik ematen da aipatu eranskina.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 3an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

ERANSKINA

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

FROGAGIRIAK

2.1. Alegatutako tituluaren espediente akademikoa:

Azpiapartatu honetan izangaiak alegatutako tituluari dagokion espediente akademikoko batez besteko nota soilik baloratuko da, bat datorrena izangaiaren helburu den kidegoan sartzeko oro har eskatzen den titulazio mailarekin. Honela baloratuko da:

Izangaiak ikasketen ziurtagiri pertsonala igorri beharko du, non titulazioan lortutako batez besteko nota agertuko den.

Nolanahi ere, aurkeztutako ziurtagiri akademikoan agertzen den batez besteko nota hartuko da kontuan.

0tik 10erako eskala 0tik 4rako eskala

6tik 6,99ra 1,5etik 1,99ra

1,0000 puntu

7tik 8,49ra 2tik 2,74ra

1,2500 puntu

8,5etik 10era 2,75etik 4ra

1,5000 puntu

Batez besteko nota zenbakien bidez adierazten ez bada, baliokidetza hauek aplikatuko dira:

Nahiko: 5,5 puntu.

Ongi: 6,5 puntu.

Oso ongi: 7,5 puntu.

Bikain: 9 puntu.

Ohorezko matrikula: 10 puntu.

Espediente akademikoan ez bada berariaz agertzen batez besteko nota edo ikasketen ziurtagiri pertsonala aurkezten ez bada, eta, horren ordez, tituluaren kopia elektronikoa aurkezten bada, ulertuko da izangaiaren batez besteko nota Nahiko dela.

Espediente akademikoaren batez besteko nota aurkeztea ezinezkoa bada, titulazioari dagokion ikasketa planaren ondorioz ikastetxeak hura kalkulatzerik ez duelako, irizpide hauen arabera kalkulatuko da espediente akademikoaren batez besteko nota:

–Irakasgaien arabera antolaturiko ikasketa planak izanez gero, batez besteko nota kalkulatuko da guztira lorturiko puntuak irakasgaien kopuruaren artean zatituz. Kredituen bidez antolatutako ikasketa planak direnean, izangaiaren espediente akademikoaren batez besteko puntuazioa ateratzeko formula hau erabiliko da: izangaiak lortutako kredituen batura, horietako bakoitza kasuko kalifikazioen balioarekin biderkatuta, zati guztira lortutako kreditu kopurua.

–Irakasgaien puntuazioak zenbaki bidez adierazita ez badaude, lehen aipatutako baliokidetasunak aplikatuko dira.

–Ondorio hauetarako, praktikaldiaren nota irakasgai batena balitz bezala hartuko da.

–Espedientean irakasgai baliozkotuak edo “gai” kalifikazioa dutenak azaltzen badira, ez dute inolako baliorik izanen, lehiatzaileak aurkezten ez badu baliozkotutako edo “gai” gisa kalifikatutako irakasgaiaren zenbakizko balioa azaltzen duen ziurtagiria.

–Ikasketa planaren barrenean ez dauden prestakuntza jardueren bidez lortutako kredituak ez dira zenbakitara ekarriko, eta ez dira aintzat hartuko espediente akademikoaren batez bestekoa ateratzeko.

Espediente akademikoaren batez besteko nota aurkeztea ezinezkoa bada, izangaiak bi ziurtagiri hauek igorri beharko ditu:

–Ziurtagiri akademiko pertsonala.

–Ikasketak egin zituen ikastetxearen ziurtagiria, titulazioari dagokion ikasketa planaren ondorioz ikastetxeak batez besteko nota kalkulatzerik ez duela adierazten duena.

F2111991

Iragarkiaren kodea: F2111991