184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

32E/2021 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-1 banaketa eremuaren D-8 unitate morfologikoaren xehetasun azterketa, solairu kopurua handitzeari eta etxebizitzaren tipologia aldatzeari buruzkoa. Sustatzailea Iribarrengoa SL da.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak martxoaren 26an eman 12E/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-1 banaketa eremuaren D-8 unitate morfologikoaren xehetasun azterketa, solairu kopurua handitzeari eta etxebizitzaren tipologia aldatzeari buruzkoa, Iribarrengoa SLk sustaturik.

Ebazpen hori 2021eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6koan, baita 2021eko apirilaren 8ko prentsan ere. Ezarritako 20 eguneko epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-1 banaketa eremuaren D-8 unitate morfologikoa bat dator Burlatako udal mugarteko 2. poligonoko 996. katastro lurzatiarekin.

Espedientearen helburua da solairu kopurua handitzea, B+2 izatetik B+3 izatera pasatzeko, eta, horrenbestez, baita eraikinaren gehieneko altuera ere, 10,20 metrokoa izatetik 13,20 metrokoa izatera pasatzeko. Etxebizitzaren tipologia ere aldatuko da, familia bakarreko etxebizitza izatetik etxebizitza kolektiboa izatera pasatzeko.

Dokumentuak hirigintza-antolamendu xehatuko determinazioak baizik ez ditu jasotzen, xehetasun-azterketa baten xede eta eskumen direnak. Bat dator Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren xedapenekin (testu hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), baita Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialean biltzen diren determinazioekin ere.

Udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen tresna denez, xehetasun azterketa hau onestea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2021eko ekainaren 22ko txostena, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-1 banaketa eremuaren D-8 unitate morfologikoaren xehetasun azterketa, solairu kopurua handitzeari eta etxebizitzaren tipologia aldatzeari buruzkoa. Sustatzailea Iribarrengoa SL da.

2. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Burlatako Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epe horiek.

Iruñean, 2021eko uztailaren 19an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2111685