18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzea

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2021eko urtarrilaren 13an, aplikatu beharreko toki araubidearen arloko legezko xedapenak ikusirik, eskudantziak eskuordetzeko 8. Ebazpena eman zuen. Hona hemen xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Fernando Ferrer Molinari eskuordetzea, bereziki eta 2019/06/17tik aurrerako atzeraeraginarekin, Zerbitzu Kontratatuen Unitate Administratiboari dagozkion aferen barne-zuzendaritza eta kudeaketa (eskudantzia horiek ekainaren 17ko Alkatetzaren 24/2019 Dekretua eskuordetutakoei gehitzen zaizkie), salbu eta hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboak ebazteko ahalmena.

Bigarrena.–Eskuordetze berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

Hirugarrena.–Eskudantzien eskuordetze hau, eraginkorra izateko, zinegotziak onartu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, baldin eta, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetzea.

Laugarrena.–Indarrik gabe uztea, ustez indarrean den orotan, alkateak Udalbatzako kideei eginiko eskuordetze bereziei dagokienez lehenago emandako xedapen guztiak.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkuran; jakinaraztea ukitutako zinegotziari eta Langileria eta Kontu-hartzailetza alorrari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra.”

Tuteran, 2021eko urtarrilaren 14an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2100561