178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Hiri hondakinen kudeaketa arautzen duena.
Hasierako onespena

Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri hondakinen kudeaketa arautzeko Ordenantzaren proiektua, eta agiria jendaurrean jartzea erabaki zuen, onespen honen erabakiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitaratu ondorengo 30 egunean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespen hori behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2021eko ekainaren 24an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L2110368