178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Arbizuko zabortegian industrietako hondakin ez arriskutsuak botatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2021eko apirilaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoren aipatzen den ordenantza fiskalaren aldaketa 2021eko ekitaldirako: Ordenantza fiskala, Arbizuko zabortegian industrietako hondakin ez arriskutsuak botatzeko prezio publikoak arautzen dituena.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez iragarkia argitaraturik 2021eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 10ean, eta toki erakunde horren iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lakuntzan, 2021eko ekainaren 23an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

ARBIZUKO ZABORTEGIAN INDUSTRIETAKO HONDAKIN EZ ARRISKUTSUAK BOTATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA, 2021EKO EKITALDIA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da babes duelarik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da industrietako hondakin ez-arriskutsuak ematea, Arbizuko zabortegian trata ditzaten.

Salbuespenak

3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Prezio hauek ordaintzera behartuak egonen dira halako enpresak eta partikularrak, beren industrietako hondakin ez-arriskutsuak garraiatzen eta ematen dituztenak, zabortegian botatzeko edo balorizazio materiala egiteko.

Edonola ere, eskatuko da hondakinak tratatzeko indarrean dagoen kontratu bat edukitzea Sakanako Mankomunitatearekin, baita hondakinen garraioa arautzen duen araudian bildutako gainerako tramiteak betetzea ere. Zergadun diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta industrietako hondakinak botatzeko edo balorizazio materiala egiteko zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Tarifak

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

KONTZEPTUA

SALNEURRIA (BEZA KANPO)

Industriakoa, hirikoaren parekoa bada, betiere gai organikorik gabekoa

28,97 euro tona bakoitzeko

Beira zuntza edo antzekoak

39,23 euro tona bakoitzeko

Nekazaritzako elikagaien sektoreko hondakin konpostagarriak

12,36 euro tona bakoitzeko

Egurra

79,57 euro tona bakoitzeko

Egurra beste hondakin batzuekin nahasirik

126,09 euro tona bakoitzeko

Zepak eta fundizioko hareak

27,49 euro tona bakoitzeko

Landare-lurrak edo antzekoak

3,25 euro tona bakoitzeko

Lur kutsatuak, onargarriak hondakin ez arriskutsuen zabortegietan

28,65 euro tona bakoitzeko

Eraikuntza eta eraispen lanetako hondakinak tratatzearen hondakinak

22,19 euro tona bakoitzeko

Zelulosa organikoaren hondakinak edo antzekoak.

30,32 euro tona bakoitzeko

Lohiak, botatzen ahal direnak

29,61 euro tona bakoitzeko

Bilketa eta garraio berezia

61,00 euro orduko

Baskulan pisatzea

3,09 euro pisatu bakoitzeko

Poliespana edo antzekoak

361,58 euro tona bakoitzeko

Siloratzeko plastikoa

80,00 euro tona bakoitzeko

Nekazaritzako eta abeltzaintzako sokak eta sareak

80,00 euro tona bakoitzeko

Artilea

80,00 euro tona bakoitzeko

Industriakoa, hirikoaren antzekoa bada, kartoiarekin nahasia

106,22 euro tona bakoitzeko

Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1.–Osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik ez da onartuko.

2.–Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasun portzentajearen ondorioz zabortegiko makinetan ezin badira erabili.

3.–Zabortegian ez da onartuko hondakin biodegradagarririk.

4.–Kobratzeko kontuetarako ez da hondakintzat hartuko haren pisua 50 kilogramotik beheitikoa bada, partikularren obra txikien hondakinak badira, eta 50 kilogramokoa, gainerako hondakinetarako.

5.–Hondakinak zabortegian edo egurra metatzeko gunean botatzen diren aldiro, 5,15 euro ordainduko da, gutxienez ere.

Likidatu beharreko kuota

6. artikulua. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatuz ateratzen dena izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena

7. artikulua. Prezio publikoa sortzen da eta, beraz, ordaindu beharra, hondakinak eramaten direnean Sakanako Mankomunitatearen instalazioetara, Arbizun daudenetara.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Industrietako hondakin ez-arriskutsuak tratatzeko edo botatzeko eramaten direnean, aldez aurretik beharko da Mankomunitatearen dagokion organoaren baimena.

Baimen hori ematen ahal da, zehazki, botatze bakoitzeko edo, oro har, horretarako propio baimentzen den onarpen protokoloari jarraikiz.

Mankomunitateak ez ditu onartuko Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak emaniko Ingurumen Baimen Integratuan sartuak ez dauden hondakinak.

Diru-bilketa

9. artikulua.

1 5. artikuluan ezarritako ordainarazpenak hilean behin pagatuko dira.

2 Horretarako, Mankomunitateak emanen du behar den faktura eta bertan adieraziko hilero egin diren hondakin-emateak.

3 Prezio publiko honen zorra premiamenduzko prozeduraren bidez eska daiteke, betiere Mankomunitatearen Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako moduan.

10. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gaineko inguruabarrei dagokienez, honako hauei jarraituko zaie: Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta bat datozen gainerako arauak. Hori guztia deusetan ukatu gabe arau-hausleek izan ditzaketen gainerako erantzukizun zibil eta penal guztiak, bereziki hondakin baimendu gabeak edo arriskutsuak ekarri dituztela ezkutatzen badute.

Ordenantza honetan adierazitako betebeharrak ez betetzeagatik sortzen diren erantzukizunak eskatuko dira, ez bakarrik egindakoarengatik baizik eta izan daitezkeen beste erantzule batzuengatik, izan ere erantzukizun hori solidarioa izanen da ekarritako hondakinaren garraiolariaren eta haren sortzailearen artean, pertsona bera ez diren kasuetan betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da haren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta indarrean jarraituko du etengabe, aldatzeko edo indargabetzeko erabakia hartzen ez den bitartean.

Iragarkiaren kodea: L2110271