178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Auñamendi Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2021eko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Auñamendi Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoa arautzen duen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Auritzen, 2021eko ekainaren 22an.–Mankomunitateko burua, Nekane Nuño Iturri.

Iragarkiaren kodea: L2110393