178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Arau subsidiarioetako aldaketa, abeltegien arteko distantziari dagokionez. Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, 2021eko maiatzaren 28an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehendabizikoa.–Behin betiko onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa xehatua zerri abeltegien jarduerei lotutako eraikuntzei dagokienez, espedientearekin bat.

Bigarrena.–Espedientearen kopia bat igortzea Lurraldearen Antolamenduaren Departamentuari, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatuarekin.

Hirugarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 79.1. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Alesbesen, 2021eko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111333