178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, Hilarión Eslava kaleko 7. zenbakiko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia dela-eta.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-JUN-21 (10/CU).

«Ikusirik Hilarion Eslava kaleko 7. zenbakiko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina 2021eko martxoaren 4ko osoko bilkuraren (6CU) erabakiaren bidez onetsi baitzen, IKUSIRIK aurkeztu diren alegazioak, eta ikusirik jabeen erkidegoko ordezkariak 2021eko apirilaren 21ean aurkeztutako txostena eta udal zerbitzuek 2021eko maiatzaren 24an eginiko txosten tekniko-juridikoa, ERABAKITZEN DA:

1.–Ezestea Fernando Gortari Izuk “Beunza Mayor SL” merkataritzako establezimendua ordezkatuz aurkeztu dituen alegazioak, honi erantsitako 2021eko maiatzaren 24ko txosten tekniko-juridikoan jasotako arrazoiengatik, txosten hori ontzat eman baita.

2.–Onestea Hilarion Eslava kaleko 7. zenbakiko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda, izan ere, horiek okupatzea guztiz beharrezkotzat jotzen baita. Hona hemen zerrenda:

FINKA

JABETZA

KOKALEKUA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

DESJABETU BEHARREKO BOLUMENA

1 (beheko solairua)

Beunza Mayor SL; Isabel Lacabe Morenok ordezkatzen du

1. poligonoko 1230. lurzatia. Katastroko 1. unitatetik bereizi behar da

3,10 m² erabilgarri

Txosten teknikoaren N1, N2 eta N3 planoetan zehazten da.

3.–Ondasunen eta eskubideen zerrenda horretako lurra okupatzeko beharra deklaratzea.

4.–Ahalmena ematea Juan José Echeverría Iriarte Hirigintza, Etxebizitza eta Osasun Alorreko zinegotzi ordezkariari eta Alberto Calvo Azagra funtzionarioari, sina ditzaten okupatu aurreko akta, alderdien adostasunezko akta, ordainketako akta, okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

5.–Nafarroako Gobernuari eskatzea desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala, kontuan harturik beharrezkoa dela oztopo arkitektonikoak kentzeko lanak egiteko.

6.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, argitara ematea Foru Komunitatean editatutako bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei».

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2021eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2110405