178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Ordenantza, Herri-larreen aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Orotz-Beteluko Udalak, 2021eko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea Orotz-Beteluko Udalaren herri-lareen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Herri-larreen aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orotz-Betelun, 2021eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L2110524