178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia).

DEKRETATZEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2021eko uztailaren 9tik 15era, biak barne, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, barneko prestasun arrazoiak direla medio, Udalbatzako zinegotzi Sergio Esparza Chovesen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Bigarrena.–Udalbatzari honen berri ematea ebazpen honen ondotik egiten duen lehen osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki taulan argitara ematea.

Arradan (Murillo El Cuende), 2021eko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2110582