178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Udal ordenantza, lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an, eta jendaurreko epean, inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsi da, eta testu osoa argitara dadila agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizoainen, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

ORDENANTZA, LIZENTZIAK ORO HAR ETA ZEHAZKI HIRIGINTZAKOAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da zerbitzu teknikoak edo administratiboak ematea gainbegiratzeko ea eraikigintza egintzak, lurzoruaren erabilera, eraikinen lehen okupazioa, etab. egokitzen zaizkion oro har antolamendu juridikoari eta, bereziki, hirigintzakoari.

3. artikulua. Ordenantza honi dagokionez, hirigintzako edo bestelako jarduera hauetan gauzatzen da udal jarduera, besteak beste:

–Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun-azterketak eta partikularrek aurkeztutako antolamendurako birzatiketak tramitatzea.

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluan jasotako lizentzia eskaerak.

–Jarduera lizentzia, irekitzekoa, lehen okupaziokoa, etab.

–Ofiziozko udal jarduketak, obrak nola gauzatzen diren kontrolatzeko eta ikuskatzeko, aurri egoera deklaratzeko espedienteak tramitatzeko eta betearazpen aginduak emateko espedienteak tramitatzeko.

Tramitazioen bukaeran ez bada ematen lizentziarik edo beste ebazpenen bat, dela uko egiteagatik edo beste arrazoiren batengatik, edo ematen zaien bukaera lizentzia ukatzea bada, hala ere tasa kobratuko da, baldin txosten teknikoak egin badira.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

Behin betiko onestean sortuko da ordaindu beharra, hasierako eta behin betiko onespena behar duten hirigintzako espedienteen kasuan: plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun-azterketak, birpartzelazioak eta urbanizazio proiektuak, besteak beste.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin hirigintzako lizentzia edo bestelakoa eskatzen badute.

Eraikuntzako lizentzietan, zergadunaren ordezkotzat joko dira lizentziaren xede diren obren kontratistak eta etxegileak.

Ofizioz abiatutako udal espedienteak tramitatzean, higiezinaren jabeak ordainduko du.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Tramitazioa

7. artikulua. Hirigintzako lizentzien eskabide guztiak Udalaren hirigintzako ordenantzan ezartzen den bezalaxe bete beharko dira.

Gainerako jardueretarako lizentzien eskaerak berariazko araudiari lotuko zaizkio.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Lizentzia baten eskaera tramitatu ondoren, lizentzia emateko agiriak ordainduko den tasaren zenbatekoa ekarriko du.

Udalak zehazten duen banku entitatean ordainduko da tasa hori, lizentzia ematen dela jakinarazi ondoko hilabetean.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

Azken xedapena

10. artikulua. Ordenantza honek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako izapideak bete ondoren hartuko du indarra.

TARIFAK

1.–Lizentziaren gutxieneko tasa: 10 euro. Obra-espedientearen tasa erantzukizunpeko adierazpenarekin: 10 euro.

2.–Kanpoko txostenak eta hirigintzako kontsulta txostendunak behar dituzten lizentzien espedienteak:

–Obra txikien lizentzien espedienteak: 50 euro txosten bakoitzeko.

–Obra handien lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.

–Kontsultak eta txostena eskatzen duten bestelako espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.

3.–Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.

4.–Tasak, jarduera sailkatuen espedienteengatik, irekitzeko lizentziengatik edo jarduera kaltegabearen gaineko espedienteengatik: txostenaren kostua kobratuko da.

Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.

Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, zenbateko berean gehituko da tasa.

Iragarkiaren kodea: L2110306