178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa, 3. poligonoko 43. lurzatiaren xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2021eko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen katastroko 3. poligonoko 43. lurzatiaren xehetasun-azterketaren aldaketa (Kale Nagusia, 4), Pilar Suescun Elduayenek sustatua, jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe igaro ondotik (lehenago 2020ko urriaren 29ko osoko bilkuran onetsi zen behin betiko; 2020ko 266. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 13koa). Hasierako onespena eman zitzaion Alkatetzaren martxoaren 16ko 23/2021 Ebazpenaren bidez, eta jendaurrean egon zen hogei eguneko epean, 2021eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8an, iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita; Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ere argitaratu zen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez xedaturiko izapideei jarraikiz.

Ondotik, xehetasun-azterketaren eduki arautzailea ematen da argitara, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluan xedatuari jarraikiz. Halaber, aditzera ematen da erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita; edo, aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egin ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Larragan, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2110725