178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Alkatetzaren eskuordetza, kanpoan egoteagatik

Ikusita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua.

Kontuan izanda alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatzen duenean, alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordeztea, izendapenaren ordenean.

Alkatea 2021eko uztailaren 31tik abuztuaren 7ra (biak barne) herritik kanpo egongo dela kontuan izanda.

Guzti hori dela eta, alkateak, ebatzi du:

1.–2021eko uztailaren 31tik abuztuaren 7ra, biak barne, Ignacio Arangoa Cia lehenengo alkateordeak nire eginkizun guztietan ordezka nazala agintzea.

2.–Erabakia interesdunari jakinaraztea behar diren ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.–Udalbatzaren hurrengo ohiko osoko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Uharte Arakilen, 2021eko uztailaren 20an.–Alkatea, Ainhoa Beraza Maiza.

Iragarkiaren kodea: L2111327