178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Esteribarko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko ekainaren 29ko 270/2021 Ebazpenaren bidez, bere eskudantziak lehen alkateorde Isabel Sánchez Alfaroren esku utzi zituen; hura karguak berezko dituen eginkizunetan ariko da 2021eko uztailaren 12tik 30era (biak barne).

Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Esteribarren, 2021eko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2110372