178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8an, 2/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia, Udalak hartu zuena 2021eko maiatzaren 17ko osoko bilkuran. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Kreditu-gehigarria

Gastuak:

1.4250.62900

Efizientzia energetikoa

19.000,00

1.2391.22699

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea

809,74

Diru-sarrerak:

1.87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

500,00

1.87010

Diruzaintzako gerakina, baliabide atxikiak

19.309,74

Eneritzen, 2021eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2110452