178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4692/2021 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Graciela Unzu Martínez andrea Nuestra Señora de Roncesvalles Haur Eskolako zuzendari izendatzen duena bitarte baterako.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12.ñ) artikuluak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio erakunde autonomoari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo ataletik beheragoko unitateburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Espedientean jaso da Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren aldeko txostena. Hortaz, bat etorriz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuarekin (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak) eta azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuarekin (haren bidez onetsi ziren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Graciela Unzu Martínez andrea Nuestra Señora de Roncesvalles Haur Eskolako zuzendari izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2021eko abuztuaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 28an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2110471