178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa Elizondoko 16. poligonoko 697 lurzatian. Behin betiko onespena

Baztango Udalak 2021eko ekainaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, 24. puntuan behin betiko onetsi zuen Elizondoko 16. poligonoko 697 lurzatian eraikinak har dezakeen eremuaren lerrokadurak aldatzea proposatzen duen xehetasun-azterketa, Olatz Ubegun Segurolak aurkeztua.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Baztanen, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2110752