178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Toki entitateen arteko kudeaketa hitzarmena, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko deialdiei buruzkoa

Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen:

“ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Toki entitateen arteko kudeaketa hitzarmena, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko deialdiei buruzkoa.

Bigarrena.–Ahalduntzea María Lecumberri Bonilla alkatea, hitzarmena sinatu eta haren garapena kudea dezan.

Hirugarrena.–Behin sinatuta, hitzarmena udal honen hitzarmenen erregistroan inskribatzea eta lankidetza hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Erabakia igortzea Barañaingo Udalaren euskara arlora eta Atarrabiako Udalera.

Barañainen, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2110390